top of page


Gure Taldea
Proiektu osoan zehar, Multimedia eta Transmedia Storytelling-en klaseko talde guztiak estuki elkarlanean aritu dira. Talde bakoitzari zeregin zehatz bat esleitu zaio, eta guztiek beren trebetasun bereziak ekarri dituzte edizioan, web diseinuan, elkarrizketak egiten eta edukiak idazten, proiektuaren arrakasta bermatzeko. Parte-hartzaile guztiek esperientzia baliotsua lortu dute eta beren trebetasunak hobetu dituzte prozesuan zehar.
Gure klasea sei taldetan banatu da, bakoitza zeregin desberdin batekin: webgunearen diseinua, bideogintza, argazkilaritza, idazketa, itzulpena eta proiektu hau gauzatzeko beharrezko eduki guztia antolatzea. Proiektuaren zati handi bat elkarrizketatzaile taldeak zuzendu du, kamerak eta mikrofonoak eraman dituzte NEIKER, Jata Ondo elkartera, Leioako Ostalaritza Eskolara eta baita Leioako alkatearekin biltzera ere, istorio eta informazio baliotsuak biltzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, webgune honen atzean dauden taldeei: ez dute eraikitzen ikasi bakarrik, baizik eta itxura eta funtzionamendu bikaina lortu dute! Bi taldek batera lan egin dute diseinua sortzeko eta bideoak eta animazioak bezalako ezaugarri gehigarri guztiak gehitzeko. Azkenik, idazketa eta itzulpenaz arduratu diren taldeak izan ditugu, informazio guztia arretaz ingelesez, euskeraz eta gaztelaniaz testu argi bihurtu dutenek. Proiektua aurrera joan ahala, denok elkarrekin lan egin dugu, elkarri lagunduz eta talde gisa haziz.

Laburbilduz...
Bideo ekoizpena, bideo edizioa eta Brianna Robertsen off-eko ahotsa
bottom of page
























